viernes, 15 de junio de 2012

SEGI BORROKAN!

SEGIK, AMAITUTZAT EMATEN DU BERE IBILBIDEA.

Historian zehar, gazteok egoera berrietara moldatzen jakin izan dugu eta oraingoan ere asmatuko dugu. Fase berri honetan ere anitz egiteko eta eraikitzeko bada. Segi tresna gisa bukatu da, baina ez goaz etxera». Segiren azken ekitaldi nazionala Itsasun izango da, ekainak 24an arratsaldeko 17:00etan.


jueves, 14 de junio de 2012

jueves, 7 de junio de 2012

Gasteiz Antifaxistak THE END diskotekaren jarrera arrazista salatu du


Gasteiz Antifaxista kolektiboak THE END diskotekaren (Florida kalean kokatzen dena) inguruko zurrumurruak egiaztatu nahi izan ditu. Jendeak esaten zutenaren arabera, diskotekaren sarbidean kokatzen den segurtasunak azalaren kolorea kontuan hartzen du sarbidea ahalbidetzeko. Gasteizko Antifaxista kolektiboko kideek informazio hori berretsi dute.
   Aipatutako kolektiboaren arabera, THE END diskotekaren segurtasuna lehen Alde Zahar parean zegoen diskoteka batean lan egiten zuten pertsona nazien esku dago. Pertsona horiek baita lehen lan egiten zuten diskotekan praktikan jartzen zuten ekintza xenofoboak egiten jarraitzen dituzte. Baita pertsonen ideologiaren adierazle sinbolikoak kontuan hartzen dituzte sarbidea baimentzeko.
   Guzti horregatik, Gasteiz Antifaxistak THE END diskotekari boikota egiteko aldarrikapena luzatzen dute.

viernes, 1 de junio de 2012

ekaitzen atxiloketa




EKAITZ SAMANIEGO, ASKATU !
SEGIKO PARTAIDEA IZATEAGATIK, 8 URTE KARTZELAN.


KONTZERTUAK

Hurrengo kontzertua, GREEN VALLEY -rena izango da Aranako jaietan.

Ekainak 2, hamarrak aldera.

Presoen aldeko kontzertuak laister egongo dira. 

Doainik da, ANIMATUUUU!!


viernes, 27 de abril de 2012

IÑIGO, BETI BIHOTZEAN



Iñigo Cabacas hil egin zen apirilaren 9an.
Jende ugari bildu da gaur Andra Mari Zuriaren plazan Iñigo Cabacasen hilketa salatzeko. Gainera, kontzentrazioa hasi baino ordubete lehenago konfirmatu da Ertzaintzaren pilota baten kolpeagatik hil egin dela Basauriko gaztea. Kontzentrazioa egiteko baimenik ez zegoen eta ertzainek pankarta zeramaten pertsonak identifikatu egin ditu. Pankarta honetan “Iñigo, gogoan zaitugu. ¡Ares dimisión!” irakur zitekeen. Ertzainek “policía asesina” oihukatzen bazen kargatu egingo zutela adierazi dute, hala ere, azkenean ez da istilurik sortu.