Gasteiz Antifaxista kolektiboak THE END diskotekaren (Florida kalean kokatzen dena) inguruko zurrumurruak egiaztatu nahi izan ditu. Jendeak esaten zutenaren arabera, diskotekaren sarbidean kokatzen den segurtasunak azalaren kolorea kontuan hartzen du sarbidea ahalbidetzeko. Gasteizko Antifaxista kolektiboko kideek informazio hori berretsi dute.
Aipatutako kolektiboaren arabera, THE END diskotekaren segurtasuna lehen Alde Zahar parean zegoen diskoteka batean lan egiten zuten pertsona nazien esku dago. Pertsona horiek baita lehen lan egiten zuten diskotekan praktikan jartzen zuten ekintza xenofoboak egiten jarraitzen dituzte. Baita pertsonen ideologiaren adierazle sinbolikoak kontuan hartzen dituzte sarbidea baimentzeko.
Guzti horregatik, Gasteiz Antifaxistak THE END diskotekari boikota egiteko aldarrikapena luzatzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario