Iñigo Cabacas hil egin zen apirilaren 9an.
Jende ugari bildu da gaur Andra Mari Zuriaren plazan Iñigo Cabacasen hilketa salatzeko. Gainera, kontzentrazioa hasi baino ordubete lehenago konfirmatu da Ertzaintzaren pilota baten kolpeagatik hil egin dela Basauriko gaztea. Kontzentrazioa egiteko baimenik ez zegoen eta ertzainek pankarta zeramaten pertsonak identifikatu egin ditu. Pankarta honetan “Iñigo, gogoan zaitugu. ¡Ares dimisión!” irakur zitekeen. Ertzainek “policía asesina” oihukatzen bazen kargatu egingo zutela adierazi dute, hala ere, azkenean ez da istilurik sortu.
herriak ez du barkatuko!
ResponderEliminar